Blog honetan, haur garapenari buruzko kontzeptu batzuk topatuko dituzue.
Kontzeptuak landuz (teoria bidez, bideoen bidez, argazki bidez ...) eta interpretatuz, haurrak heldu txikiak ete diren galderari erantzuten saiatuko gara. Goazen garapenaren psikologiaren barrena galdera erantzutera!

2011-04-22

TUTORIALA

Askotan, lanen bat egiteko argazki bat aukeratu dugunean, ipini ezinik geratu gara ez genekielako argazki horren fondoa nola kendu.
Sortzen den traba konpontzeko, Irene eta biok tutorial bat egin dugu fondoa power point bidez nola kendu azaltzeko.
Tutoriala youtube-n daukazue:

WEBQUEST HAUR HEZKUNTZARAKO

IKT-ko klasean, webquest-ak ezagutu ditugu. webquest-ak sarean dagoena erraz aurkitzeko metodologia gidatuak dira, ikasleek errazago topa dezaten lan jakin bat egiteko behar duten informazioa. 
Gelan bertan, adibide batzuk ikusi ditugu eta oso interesgarriak iruditu zaizkit. Hortaz, nahiz eta blogg-eko gaiarekin zerikusi handia izan ez, zuekin konpartitu nahi nituzke sarean bilatu ditudan horietariko 2 adibide Haur Hezkuntzarako.



 Tita la gotita (gaztelaniaz): haurrek urari buruzko lan batzuk egiteko. interesgarria iruditu zait batez ere planteatzen diren ekintza guztiak entzun daitezkeelako. Gerta liteke oraindik gure haurrak ez irakurtzea eta entzuteak oso lagungarri gerta dakiguke.




Etxe-abereak gure lagunak: webquest hau Haur Hezkuntzako 3. mailarako planteatzen da  (euskaraz). Egokia iruditu zait ez jarraian lan egiteko, baizik eta oinarritzat hartzeko guk gure kabuz beste bat ekoizteko. Webquest-a txango baten ondoren egin zen. Gure haurrek ez badute txango hori egin ez dauka zentzu handirik bertan proposatzen diren lan berberak egitea, baina guk, irakasleok, adibidetzat hartu dezakegu txango baten ondoren egiteko ekintza gisa.