Egozentrismoa, pentsatzeko modu pribatua, komunikagaitza eta aurrelogikoa da . Haurrak dena bere bidez sentitzeko eta ulertzeko joera duenez, zail egiten zaio kanpoko munduari eta gainerako pertsonei dagokiena eta bere ikuspegisubjektiboari dagokiona bereiztea.berea eta besteena ondo bereizten ez duenez, zail izango zaio bere pentsamenduaz kontziente izatea.
Haur-pentsamenduaren ezaugarri orokor hori hainbat modutan azalera daiteke adin horretan. Horietariko batzuk izan daitezke: fenomenismoa, finalismoa, artifizialismoa eta animismoa.
Argazkiaren iturria
Blog honetan, haur garapenari buruzko kontzeptu batzuk topatuko dituzue.
Kontzeptuak landuz (teoria bidez, bideoen bidez, argazki bidez ...) eta interpretatuz, haurrak heldu txikiak ete diren galderari erantzuten saiatuko gara. Goazen garapenaren psikologiaren barrena galdera erantzutera!

2011-03-29
2011-03-28
MAPA KONTZEPTUALA
Orain arte deskribatutako garapen faseen eskema (garapen sentso-motorea eta adimen aurreoperatorioa), LINK honetan daukazue. Begirada bat botatzea gomendatzen dizuet.
ADIMEN AURREOPERATORIOA
Adimen aurreoperatorioa, Piaget-ek deskribatu zuen bigarren fasea daukagu eta blog honetan aztertuko dugun azkena (adinari dagokigunez).
Gutxi gorabehera bi eta zazpi urte bitarteko etapa da. Esan beharra dago, aldi aurreoperatorioak ez duela benetako estadio bat hartzen, aitzitik, azpiestadio gisa hartu behar dugula: operazio zehatzak (hurrengo fasea) prestatzeko aldia da.
Jarraian, pentsamendu aurreoperatorioaren ezaugarri nagusiak, zerrendatuko ditugu:
Hurrengo bideoan, itzulezintasunaren adibidea daukazue ikusgai:

- Oreka-eza: moldaketa eta asimilazioaren artean ez dago egonkortasunik.
- Esperientzia mentala: haurrak ez du maila abstrakturik lortuko.
- Zentrazioa: egoera baten aspektu batzuk ez ditu kontuan hartzen, aspektu bakarra baizik.
- Itzulezintasuna: transformazioak ez ditu menperatuko
- Estatismoa
- Egozentrismoa: norberaren ikuspegia aintzat hartzea, besteena baztertuz
Hurrengo bideoan, itzulezintasunaren adibidea daukazue ikusgai:
2011-03-22
FASE SENTSO-MOTOREA (0-2 urte)
Umea, bere zentzumen eta gaitasun motoreetaz baliatuko da ingurunea ezagutzeko. Fasearen hasieran, bere erreflexu bidez arakatu du ingurunea; eta ondoren bere gaitasun sentsorial eta motoreetaz.
Fase honi buruz, informazio guztia daukazue jarraian atxikitzen dizuedan bideoan.Bertan, irudiekin batera, teoria azaltzen da.

2011-03-14
GARAPEN EBOLUTIBOA, PIAGET (III)
Adimenaren garapena, estadioen sekuentzia gisa deskribatu zuen Piaget-ek. Estadio batetik bestera, kualitatiboak diren lorpenak eskuratzean, igaroko dira. Aurrera joateko prozesu horretan, eskemak moldatu eta koordinatu beharko dituzte.
Lau estadio desberdindu zituen:
Argazkiaren iturria
Hona hemen, Piaget-ek proposatutako garapen ebolutiboaren faseak azaltzen dituen bideoa:
Lau estadio desberdindu zituen:
Fase sentso-motorea | Fase Aurreoperatorioa | Operazio zehatzen fasea | Operazio formalen fasea |
0-2 urte bitartean | 2-7 urteetako epaldia | 7-12 urteetako epealdia | 12 urtetik aurrera |
Argazkiaren iturria
Hona hemen, Piaget-ek proposatutako garapen ebolutiboaren faseak azaltzen dituen bideoa:
2011-03-08
GARAPEN EBOLUTIBOA, PIAGET (II)
Piaget-en esanetan, gizakien jokabide tipikoa jabetutako ekintza-edo irudikapen eskematan antolatzen da.
Eskema horiek, subjektuak bere esperientzia propiotik osatzen ditu eta behin osatuta, hainbat modutan konbina ditzake, maila desberdinetako ezagutza-egiturak osatuz.
Portaera adimenduaren ezaugarria izango da, eskemen sekuentzia aldatuz antzeko helburuak lortzeko gaitasuna edukitzea.
Eskema hauek sortzen dituzten egiturak, asimilazio (jakintza berriak aurreko eskemetan barne hartzea) eta moldatzearen (eskemak aldatzeko egiten diren ahaleginak)ondorioz, egitura berri eta eboluzionatuagoak sortuko dituzte,aurreko eskemak konplexuago bihurtuz.
Adimena gara dadin, egiturek desorekan egon behar dute.

2011-03-07
GARAPEN EBOLUTIBOA, PIAGET (I)
Haur psikologia aztertzen dugunean, ezinbestekoa da Piaget-en izena aipatzea.
Piaget-ek haur psikologiari buruz, lan ugari argitaratu zituen, bere seme-alaben garapenean oinarrituz. Inteligentzia sentso-motoreari buruzko teoria garatu zuen. Inteligentzia praktikoa azaltzen zuen teoria honetan, ekintzetan oinarritutako inteligentzia. Ekintza hauek umeak espazioa, denbora eta kausei buruz duen pertzeptzioaren araberakoa da.
XX.mende hasieran hezitako naturalista bati dagokion gisa, Darwinen eboluzionismoan topatu zuen adimenaren garapenari buruzko bere ikerketa bideratzeko eta eraikitzeko oinarria.

2011-03-01
HERENTZIA vs INGURUNEA GARAPENAREN DETERMINATZAILE GISA
Herentziak eta Inguruneak garapena determinatzerakoan duten eraginari buruzko auzia aspaldikoa da. Batetik, innatistak, garapen psikologikoa geneetan aurretik irudikatzen zela defendatzen zutenak. Bestetik, anbientalistak, determinazioaren pisu guztia ingurunean zegoela ziotenak.
Gaur egun, gure portaerari eta garapenari alderdi genetikoek nahiz ingurunearen alderdiek eragiten dietela ukaezina da. Ideia honetatik abiatuta garapenean, eduki itxi batzuk eta eduki ireki batzuk bereiz ditzakegu:
- Eduki itxiak: ezaugarri morfologikoak eta heltze egutegia.
- Eduki irekiak: garatzeko eta jabetzeko aukerak, ahalmenak.
Garapenaren lehen zatiak ondorengoak baino itxiagoak daude gure kode genetikoan, hortaz, gizakiok zenbat eta gazteagoak izan oduan eta antzekoagoak gara. Ume baten lehenengo hilabeteak pasa ahala, inguruneak eskaintzen dien estimulazioaren aberastasunaren ondorioz, haur batzuen eta besteen arteko aldeak gero eta handiagoak izango dira.
Gaian sakontzeko asmoa badaukazue, LINK honetan, Sevillako unibertsitateko irakasle talde batek egindako power pointa uzten dizuet. Bertan, post honetan aipatu ditudan kontzeptu batzuk azaltzen dira.

PSIKOLOGIARI BURUZKO LEHENENGO HASTAPENAK
Blog honetan haur psikologiari buruz arituko gara, baina ba al dakigu zer den psikologia, oro har?
Psikologiari buruz ideia batzuk argitzeko eta aztertzen dituen eremuak ezagutzeko, oso interesgarria iruditu zaidan power pointa uzten dizuet ikusgai.

Psikologia deritzon zientzia
View more presentations from Gartxot A.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)