Blog honetan, haur garapenari buruzko kontzeptu batzuk topatuko dituzue.
Kontzeptuak landuz (teoria bidez, bideoen bidez, argazki bidez ...) eta interpretatuz, haurrak heldu txikiak ete diren galderari erantzuten saiatuko gara. Goazen garapenaren psikologiaren barrena galdera erantzutera!

2011-03-01

HERENTZIA vs INGURUNEA GARAPENAREN DETERMINATZAILE GISA

Herentziak eta Inguruneak garapena determinatzerakoan duten eraginari buruzko auzia aspaldikoa da. Batetik, innatistak, garapen psikologikoa geneetan aurretik irudikatzen zela defendatzen zutenak. Bestetik, anbientalistak, determinazioaren pisu guztia ingurunean zegoela ziotenak.

Gaur egun, gure portaerari eta garapenari alderdi genetikoek nahiz ingurunearen alderdiek eragiten dietela ukaezina da. Ideia honetatik abiatuta garapenean, eduki itxi batzuk eta eduki ireki batzuk bereiz ditzakegu:

- Eduki itxiak: ezaugarri morfologikoak eta heltze egutegia.
- Eduki irekiak: garatzeko eta jabetzeko aukerak, ahalmenak.

Garapenaren lehen zatiak ondorengoak baino itxiagoak daude gure kode genetikoan, hortaz, gizakiok zenbat eta gazteagoak izan oduan eta antzekoagoak gara. Ume baten lehenengo hilabeteak pasa ahala, inguruneak eskaintzen dien estimulazioaren aberastasunaren ondorioz, haur batzuen eta besteen arteko aldeak gero eta handiagoak izango dira.


Gaian sakontzeko asmoa badaukazue, LINK honetan, Sevillako unibertsitateko irakasle talde batek egindako power pointa uzten dizuet. Bertan, post honetan aipatu ditudan kontzeptu batzuk azaltzen dira.

No hay comentarios:

Publicar un comentario