Gutxi gorabehera bi eta zazpi urte bitarteko etapa da. Esan beharra dago, aldi aurreoperatorioak ez duela benetako estadio bat hartzen, aitzitik, azpiestadio gisa hartu behar dugula: operazio zehatzak (hurrengo fasea) prestatzeko aldia da.
Jarraian, pentsamendu aurreoperatorioaren ezaugarri nagusiak, zerrendatuko ditugu:
- Oreka-eza: moldaketa eta asimilazioaren artean ez dago egonkortasunik.
- Esperientzia mentala: haurrak ez du maila abstrakturik lortuko.
- Zentrazioa: egoera baten aspektu batzuk ez ditu kontuan hartzen, aspektu bakarra baizik.
- Itzulezintasuna: transformazioak ez ditu menperatuko
- Estatismoa
- Egozentrismoa: norberaren ikuspegia aintzat hartzea, besteena baztertuz
Hurrengo bideoan, itzulezintasunaren adibidea daukazue ikusgai:
No hay comentarios:
Publicar un comentario