Piaget-en esanetan, gizakien jokabide tipikoa jabetutako ekintza-edo irudikapen eskematan antolatzen da.
Eskema horiek, subjektuak bere esperientzia propiotik osatzen ditu eta behin osatuta, hainbat modutan konbina ditzake, maila desberdinetako ezagutza-egiturak osatuz.
Portaera adimenduaren ezaugarria izango da, eskemen sekuentzia aldatuz antzeko helburuak lortzeko gaitasuna edukitzea.
Eskema hauek sortzen dituzten egiturak, asimilazio (jakintza berriak aurreko eskemetan barne hartzea) eta moldatzearen (eskemak aldatzeko egiten diren ahaleginak)ondorioz, egitura berri eta eboluzionatuagoak sortuko dituzte,aurreko eskemak konplexuago bihurtuz.
Adimena gara dadin, egiturek desorekan egon behar dute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario